XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

g Entzundako deskribapen labur batetik, pertsonaia bakoitzari dagokiokeen lana aukeratu

Tailer batean egiten dut lan.

Goizero 8etatik 1etara egiten dut lan.

Kotxeak konpontzen ditut.

Nire tresnak giltza ingelesa, bihurkina (destorlojagailua) eta horrelakoak dira.

Lanbide hau gustatzen zait.

Kotxeak gustatzen zaizkit, baina oso lan zikina eta nazkagarria da.

Hilabetero 90.000 pta. kobratzen dut.

Nagusia kabroi hutsa da, baina lankideak oso jatorrak dira.

Goizeko 9etatik 1etara eta arratsaldeko 3retatik 7etara egiten dut lan.

Nire tresnak liburuak, arbela, klariona eta dira.

Hilero 120.000 pta. kobratzen dut.

Nire lana gustatzen zait.

Itsasoan egiten dut lan.

Nire tresnak sareak dira.

Nire soldatak gorabeherak izaten ditu, batzuetan nahikoa baina besteetan...

Lan hau oso gogorra da, baina itsasoa gustatzen zait.

Goizeko 12etatik arratsaldeko 4retara eta gaueko 8etatik 12etara egiten dut lan.

Baita larunbat eta igandeetan ere.

Lan egiteko nire eskuak, lapikoak, zartaginak, sua eta, behar ditut.

120.000 pta. kobratzen dut, baina nik uste dut gutxi dela.

Lankideak jatorrak dira eta lanean oso giro ona dago.

Txandatan egiten dut lan.

24 ordu eta gero bi egun libre.

Lana polita da, baita arriskutsua ere.

Nire tresnak kamioia, eskailerak, ura eta dira.

Hilabetero 110.000 pta. kobratzen dut.

Egunero 6 orduz entseiatzen dut, normalean goizez.

Nire lanean oinetako bereziak erabiltzen ditut.

Oso gustatzen zait jendearen aurrean aktuatzea.

Hilero 90.000 pezetako soldata daukat.

Normalean arratsaldeko 4retatik gaueko 12etara egiten dut lan.

Erretiluarekin (bandexarekin) joaten naiz mahaitik mahaira zerbitzatzen.

Ez zait batere gustatzen lan hau.

Nekagarria eta aspergarria da eta.

Hilabetero 70.000 pta. kobratzen dut eta miseria hutsa da.

Nagusia beti egoten da zaintzen.

Egunero goizeko 8etatik 2etara eta arratsaldeko 4retatik 7etara egiten dut lan.

Ganibeta eta horrelako lan tresna zorrotzak erabiltzen ditut lanean.

Lana aspergarria da eta ez zait batere gustatzen. Hilabetero 80.000 edo 90.000 pta. irabazten dut.

Lankide bat daukat eta oso ondo moldatzen naiz berarekin.